Izenpetze hitzarmena

Onartzen duzu, foro honen erabileraren bitartez, ez duzula inolako mezu edo gairik bidaliko foroaren helburuarekin zerikusirik ez duenik. Ezta Spam, 'flooding', iragarki edo bestelakorik idatziko.

Kontuan izan, foro honetako arduradunentzako ezinezkoa dela mezuen egiaztasuna ziurtatzea eta ondorioz ez garela bertan idatzitakoaren respontsableak. Ezin dugula emandako informazioaren 100%-aren ziurtasun eta osotasuna bermatu. Mezuek autorearen ikuspuntua adierazten du eta ez du zertan foroarena izan behar, edo foroko administratzaile, moderatzaile, etabarrena. Foroko jokabidea urratzen duen edozein mezu topatuz gero, oharrarazi administratzaile edo moderatzaileei. Hauek mezua gainbegiratuko dute eta ezabatzea izango dute soluziorik hoberena dela pentsatzen badute. Portaera hau erabiltzaileen profileko datuei ere badagokie.

Bete jarraibide hauek ondorengo pausuetan:

1-. Izena eman edo erregistratze garaian, erabili erabiltzaile izen egokia (batez ere SpamBot bat ez zarela ziurtatzeko). Adibidez: Ane Urrestarazu bada zure izena, aurrestarazu litzateke erabiltzaile izen egoki bat.
2-. Ez eman zure pasahitza beste inori, zure baimenik gabe zure izenean mezuak idazteko aukera ematen diozulako. Erabili pasahitz egoki bat (ez dadila izan 12345678 edo 0000 moduko pasahitza). 3-. Ez erabili beste inoren erabiltzaile kontua.
4-. Izen emate ostean, bete zure profila datu eta informazio egokiarekin.

Gogoratu mezu bakoitzarekin zure IP helbidea ere gordetzen dela. IP helbide hau foroko hitzarmen hau modu errepikakorrean edota modu txarrean hausten bada erabiliko da soilik. Kasu horretan forotik kanporatua izatea ekar lezake.

Software honek cookie-ak erabiltzen ditu (erabiltzaile eta pasahitza adibidez), nabigatzailearen cachean. Baina SOILIK, saioa hasi eta amaitzeko erabiliko da, ez beste ezertarako, ezta beste inolako informaziorik ateratzeko.